Edukinera joan

Datu katalogoa


5 Datu multzoak

Hirigintza eta azpiegiturak WMS Iragazkiak berrezarri

  • Hirigintza eta azpiegiturak

    Ingurumena

    Zientzia eta teknologia

    Bizkaiko NAP sarea

    Bizkaiko Lurralde Historikoko azpiegitura geodesikoaren zati da. IGNren, REDNAP proiektua dentsifikatzen du, eta, aldi berean, Europako erreferentziazko marko bertikalekin (EUVN)lotzen du. Bizkaiko Lurralde Historikoan BFA/DFB egiten ari den ibilbide berriak bat datoz IGNren REDNAPen zehaztapen eta kalitateekin. Bizkaiko Lurralde Historikoak, beraz, nibelazio seinale-sare heterogéneoa du: IGNren iltzeak, BFAren iltze berriak eta indarrean ez dauden marko altimetrikoetan NAP dentsifikazio-kanpainetan berriz behatzen ari diren Eusko Jaurlaritzaren iltzeak.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2023 martxoa 20

    • WMS
    • ZIP
  • Etxebizitza

    Hirigintza eta azpiegiturak

    Ingurumena

    Sektore publikoa

    Hirigintza plangintza

    Indarrean dagoen Plangintza Orokorra eta datu orrokorrak. Bildutako informazioa orientagarria da; izan ere, dokumentu arauemaile edo lotesle bakarrak benetan onartzen direnak dira, paperean eginda daude eta udaletako, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako plangintza-artxiboetan daude. Dokumentu horiek beren artean homogeneotasunik gorde gabe idazten dira, eta, beraz, udal-plangintzak gehitze hutsetik ez da lortzen Bizkaiko lurraldeari buruzko hirigintza-informazio jarraitu eta koherenterik. Horretarako, plangintzak interpretatu behar dira, antzeko tratamendua emateko.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 abendua 20

    • CSV
    • XML
    • JSON
    • TSV
    • XLSX
    • WMS
  • Etxebizitza

    Hirigintza eta azpiegiturak

    Bizkaiko katastroko partzelak

    Bizkaiko lurralde historikoko ondasun higiezinen administrazio erregistro eta inbentario gisa eratu da Foru Higiezinen Katastroa. Katastro eta balorazio zerbitzuaren jarduna higiezinen katastroa kudeatu eta landa eta hiri izaerako ondasun higiezinen zerga ondorioen balorazioa egitean datza. Foru Higiezinen Katastroa landa eremuko, hiri eremuko eta ezaugarri berezidun ondasun higiezinen datuen multzo bat da, eta ezaugarri fisikoak, ekonomikoak eta juridikoak biltzen ditu; horrez gain, azalerak, egoerak, mugak, laborantza edo aprobetxamenduak, erabilera edo helburua, eraikinen kalitatea, irudikapen grafikoa, katastro balioa eta katastro titulartasuna ere aipatzen dira. Katastro erreferentziak ere baditu, esaterako ondasun higiezinak identifikatzeko kodea. Katastroari dagozkion berezko prestakuntza, mantentze-lanak, berrikuspen eta gainerako funtzioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen esklusiboak izango dira, zuzenean edo udalekin ezarriko diren inguruabarretan sinatutako kolaborazio hitzarmenen bitartez. Hala ere, baliteke katastroa datu-base gisa konfiguratzea, beste administrazio publiko batzuek erabil dezaten. Horrez gain, Katastro eta Balorazio Zerbitzuak ondasun higiezinen eta bertan sor daitezkeen errenten balioa eta peritu tasazioa egiaztatzeko lanak egiten ditu. Balorazio horiek egiteko aldizka egindako merkatu azterlanak hartzen dira oinarritzat, eta horiei balorazioko arau teknikoak aplikatzen zaizkie, landa eta hiri izaerako ondasun higiezinen zerga ondorioetarako.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 urria 03

    • ZIP
    • WFS
    • WMS
  • Garraioa

    Hirigintza eta azpiegiturak

    Bizkaiko foru-errepideak

    Foru-errepideen tarteen eta horien etiketen irudikapen grafikoa. Informazioa hiru geruzak osatzen dute: TBGHTramosCarreteras_ALTA, TBGHEtiquetasCarreteras y TBGHEtiquetasLineasCarreteras.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 apirila 01

    • WMS
  • Garraioa

    Hirigintza eta azpiegiturak

    Bizkaiko kartografia 1: 5.000 (BTB)

    1:5000 eskalako kartografia edo Bizkaiko Base Topografikoa (BTB) datu topografikoen multzo bat da. Sortzeko, Eusko Jaurlaritzak 2018ko udan egindako 25 cm-ko hegaldi fotogrametrikotik abiatu zen. Kartografia lehengoratze fotogrametrikoaren bidez egin da, eta honako gai hauen geruzak eguneratu dira: izen geografikoak, garraioak, hidrografia, erliebea, lurrazala, eraikinak eta zerbitzuak eta instalazioak. 2019ko maiatzeko Errepideen Foru Sareari buruzko informazioa.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 apirila 01

    • WMS

Emaitzak orriz orri