Edukinera joan

Datu katalogoa


3 Datu multzoak

Informazio geografikoa Ingurumena Iragazkiak berrezarri

  • Hirigintza eta azpiegiturak

    Ingurumena

    Zientzia eta teknologia

    Bizkaiko NAP sarea

    Bizkaiko Lurralde Historikoko azpiegitura geodesikoaren zati da. IGNren, REDNAP proiektua dentsifikatzen du, eta, aldi berean, Europako erreferentziazko marko bertikalekin (EUVN)lotzen du. Bizkaiko Lurralde Historikoan BFA/DFB egiten ari den ibilbide berriak bat datoz IGNren REDNAPen zehaztapen eta kalitateekin. Bizkaiko Lurralde Historikoak, beraz, nibelazio seinale-sare heterogéneoa du: IGNren iltzeak, BFAren iltze berriak eta indarrean ez dauden marko altimetrikoetan NAP dentsifikazio-kanpainetan berriz behatzen ari diren Eusko Jaurlaritzaren iltzeak.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2023 martxoa 20

    • WMS
    • ZIP
  • Etxebizitza

    Hirigintza eta azpiegiturak

    Ingurumena

    Sektore publikoa

    Hirigintza plangintza

    Indarrean dagoen Plangintza Orokorra eta datu orrokorrak. Bildutako informazioa orientagarria da; izan ere, dokumentu arauemaile edo lotesle bakarrak benetan onartzen direnak dira, paperean eginda daude eta udaletako, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako plangintza-artxiboetan daude. Dokumentu horiek beren artean homogeneotasunik gorde gabe idazten dira, eta, beraz, udal-plangintzak gehitze hutsetik ez da lortzen Bizkaiko lurraldeari buruzko hirigintza-informazio jarraitu eta koherenterik. Horretarako, plangintzak interpretatu behar dira, antzeko tratamendua emateko.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 abendua 20

    • CSV
    • XML
    • JSON
    • TSV
    • XLSX
    • WMS
  • Ingurumena

    Bizkaiko ortoargazkiak

    Bizkaiko Lurralde Historikoko 1956, 1965, 1975, 1983, 1990, 1995, 1999 eta 2002 urteetako aireko irudi orto zuzenduak. ORTO_BFA_1956: Pixel 0,25m-ko ortoargazkia, 2019an sortua 1956ko Katastrorako erabilitako hegaldiaren kontaktuekin, 1:12000 inguruko eskalakoa, 1953 eta 1955 artean zehaztu gabeko datarekin. ORTO_BFA_1965: Pixel 0,50m-ko ortoargazkia, 2015ean sortua 1963an eta 1965ean Bizkaiko Lurralde Historikoan egindako 3 hegaldi partzialetatik abiatuta. 1: 20.000 inguruko hegaldi-eskala. ORTO_BFA_1975:Pixel 0,10m-ko ortoargazkia, 2018an sortua 1975eko maiatzeko hegalditik, 1:7000 eskalan. ORTO_BFA_1983: Pixel 0,50m-ko ortoargazkia, 2015ean sortua 1983ko ekaineko hegalditik, 1:18000 eskalan. ORTO_BFA_1990: Pixel 0,35m-ko ortoargazkia, 2016an sortua 1990eko maiatzeko hegalditik, 1:18000 eskalan. ORTO_BFA_1995: Pixel 0,35m-ko ortoargazkia, 2016an sortua 1995eko ekaineko heegalditik, 1:18000 eskalan. ORTO_BFA_1999: Pixel 0,25m-ko ortoargazkia, 2020an sortua 1999ko ekaineko hegalditik, 1:18000 eskalan. ORTO_BFA_2002: Pixel 1m-ko ortoargazkia, 2002an sortua 2002ko martxoko hegalditik, 1:18000 eskalan.

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Azken aldaketa 2022 urtarrila 21

    • WMS
    • ZIP
    • XML

Emaitzak orriz orri