Edukinera joan

Open data Bizkaia

Zer da Open Data Bizkaia?

Administrazioaren eskuetan dauden datuak herritarrei libreki, formatu berrerabilgarrietan, eta baldintzarik gabe erabiltzeko aukera ematea sustatzen duen filosofia bat da Open Data.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta herri-administrazioek kudeatzen duten informazioa argitaratzen duen zerbitzua da Open Data Bizkaia. Datu gordinak dira, hau da, sortu, bildu edo edozein iturritatik lortu diren eta interpretatu ez diren jatorrizko datuak. Formatu digital, estandarizatu eta irekietan ematen dira, egitura argi bati jarraituz, ulertzeko eta erabiltzeko. Horrela, horietatik abiatuz, produktuak edo zerbitzuak sor daitezke.

Nor gara?

Erakunde publikoek sortutako edo babestutako informazioa erakutsi nahi dugun Bizkaiko erakunde publikook osatzen dugu Open Data Bizkaia. Guztion eta nahi duten pertsona eta erakundeen onurarako ikusteko eta berrerabiltzeko aukera ematen dugu.

Helburuak

Open Data Bizkaiaren helburu nagusia datuetan oinarritutako zerbitzuak egitea eta horiekin balioa sortzea da.

Hauek dira Bizkaiko Foru Aldundiaren helburuak:

  • Gardentasuna administrazio publikoan. Erakutsitako datuak berrerabiltzen utziz, kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko.
  • Balioa eta aberastasuna sortzea. Enpresek, informazioa batzen duen sektoreko konpainiek eta oro har herritarrek emandako datuetan oinarrituz produktuak garatuz.
  • Elkarreragingarritasuna administrazioen artean. Administrazio publiko desberdinen datuak erabiltzen dituzten herritarrentzako zerbitzuak sortzen lagunduz.
  • Administrazioaren informazioaren barne antolaketa. Dokumentazioaren eta datuen sailkapenean eraginkortasuna sustatuz.

Ekimen honekin, sektore pribatuak informazio publikoan oinarritutako zerbitzuak sortzea sustatzen da, herritarrek nahiz enpresek edo beste erakunde batzuek zerbitzuak garatzeko erabil dezaketelako informazio publikoa. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak eta lurraldeko beste administrazio publiko batzuek emandakoa osatuko dute.

Open Data Bizkaia atari berria hizkuntza anitzeko (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) gune funtzional gisa aurkezten da, eta edozein erabiltzaile eta bisitari erraz sartzeko modukoa. Atari osoa CC BY lizentziapean egin da (ikusi erabilera-baldintzak).

Nunc felis elit, bibendum ut ultrices faucibus, efficitur eleifend orci. Donec et tincidunt diam. Vestibulum molestie libero nisl, nec egestas tortor fringilla nec. Etiam sed nibh vitae tellus commodo sodales. Cras id sem ac sapien iaculis posuere ut at lacus. Integer vitae efficitur est.

Praesent fringilla nisi lorem, sed aliquam libero luctus at. In semper diam ex, vehicula pretium sapien viverra id. Quisque scelerisque, metus eget suscipit dignissim, nunc dolor bibendum libero, in volutpat nisl urna at nisl. Proin auctor, massa at ultricies tincidunt, nulla ex auctor ipsum, quis efficitur quam magna at metus.

Novedades Open Data Bizkaia

Te mantenemos informado de las novedades del portal y de las actualizaciones de los datasets.