LEGEZKO OHARRA
Bizkaiko Foru Aldundiak Open Data Bizkaia atarian aurkezten dituen datuak eskuratzeak berekin dakar ezarritako erabiltzeko baldintzak onartzea.
Halaber, www.opendatabizkaia.eus webgunearen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak eta horren inguruko edukien eskubide guztiak (testuak, irudia, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio.
Lizentzia aplika daiteke datu multzo guztietarako
Oro har, kontrakoa adierazi ezean, Open Data Bizkaian eskaintzen diren datu-multzoak Creative Commons (CC-BY 4.0) lizentziaren baldintzen arabera argitaratzen dira.
Lizentzia horrek honetarako aukera ematen du:
- Kopiatu, banatu eta publikoki zabaltzea.
- Analisi zein azterketareen ondorioz eratorritako obretarako oinarri izatea.
- Helburu komertzialekin nahiz ez-komertzialekin erabiltzea.
- Datu horiek aldatzea, eraldatzea eta egokitzea, publiko eginda.
Datu pertsonalak babesteagatik edo beste arrazoi batzuengatik anonimizatutako informazioaren kasuan, berariaz debekatuta dago pertsonak berriro identifikatzeko lanak egitea datu horietatik eta beste informazio-iturri posible batzuetatik abiatuta, iraganekoak, egungoak eta etorkizunekoak.
Erabiltzeko baldintza hauek onartzeak ez du esan nahi egile-eskubiderik eta datu guztien gaineko jabetza intelektualik ematen denik.
Bizkaiko Foru Aldundiak beretzat gordetzen du datu-multzoak argitaratzeko eskubidea. Multzo horiek eskuratzeko, erabiltzeko edo berrerabiltzeko tasa edota kontraprestazio ekonomikoa ordaindu beharko da. Zenbateko horren helburua datu-multzoak ekoizteari, erreproduzitzeari eta zabaltzeari lotutako kostuak gain hartzea izango da, eta ezin izango da, inola ere, kostu horiek baino handiagoa izan.
Aintzatespena
Datu-multzoa erabili, erreproduzitu, aldatu edota banatzeak, Creative Commons (CC-BY 4.0) lizentziaren baldintzen arabera, betebeharra dakar datu-multzoen iturria honela aipatzeko: “Datuen iturria: www.opendatabizkaia.eus”.
Erabiltzeko baldintzak
Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, datu-multzoetan jasotako informazioa berrerabiltzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:
- Informazioaren edukia ez aldatzea, metadatuak barne.
- Informazioaren zentzua ez urardotzea.
- Iturria aipatzea.
- Azkeneko eguneratzearen data adieraztea.
- Informazioak datu pertsonalak dituenean, etorkizunean datuak zein helburu zehatzetarako berrerabil daitezkeen.
- Informazioak, modu disoziatuan emanda ere, berrerabilpen-prozesuan interesdunak identifikatzea ahalbidetzen duten elementu nahikoak baditu, disoziazio-prozedura lehengoratzeko debekua, iturrian lortutako datu berriak gehituta.
Aldaketak datu-multzoan
Bizkaiko Foru Aldundiak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe gehitu, ezabatu edo aldatu ahal izango ditu argitaratutako datu-multzoak eta erabiltzeko baldintzak.
Erantzukizuna baztertzea
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Open Data Bizkaian parte hartzen duen edozein erakunde publikok ez dute erantzukizunik izango informazioa eskuratzearen nahiz erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio, kalte eta galeren gainean.
Agente berrerabiltzailearen erantzukizuna
Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako datuak erabiltzen dituen pertsona fisiko edo juridiko oro berrerabiltzaile gisa tratatuko da, eta, beraz, datu multzoak dauden bezala onartu beharko ditu, eta bere kontura eta arriskupean erabili.
Agente berrerabiltzailea sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen arloan aplikatzekoa den araudiaren mende dago, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluan aurreikusitako zehapen-araubidea barne.
Informazioaren eta datu pertsonalen babesaren segurtasun-bermea
Bizkaiko Foru Aldundiak konfidentzialtasunik zorrotzena ziurtatzen du pertsona erabiltzaileek ematen dituzten datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, datu pertsonalen babesaren arloan legez ezarrita dauden segurtasun-mailak bete dira eta eman diren datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko irispidea eta lapurreta saihesteko bere eskuetan dauden bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu dira.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO, aurrerantzean) 2016an argitaratu zen, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera zuzenean aplikatu beharrekoa izango da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira. https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf
Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (DPBEDBLO, aurrerantzean) xede hauek ditu: Espainiako ordenamendu juridikoa erregelamendu horretara egokitzea eta herritarren eskubide digitalak bermatzea. https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf
Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena, Eusko Legebiltzarren legea da, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu behar den araudiaren antolamendua eta funtzionamendua egokitzea lege-arau hauen aurreikuspenetara: 2016/679 (EB) Erregelamendua; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa. https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/01/s24_0003.pdf
Maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren, Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duenaren, xedea da urriaren 1eko 40/2015 Legearen 156.2. artikuluan jasotako sektore publiko guztiak betetzea eskemak ezarritako segurtasun-betekizunak. https://www.boe.es/boe/dias/2022/05/04/pdfs/BOE-A-2022-7191.pdf
Ekainaren 29ko 7/2023 Legearen, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoaren, xedea da agentziaren eginkizunak sortu eta ezartzea zibersegurtasunean eta garapen digital seguruan trebatzea babestu eta bultzatze aldera. https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2023/07/2303488a.pdf
Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenak baliatuz eta dauzkan lege-betebeharrak betez, datu pertsonalak tratatzea eskatzen duten jarduerak egiten eta zerbitzu publikoak ematen ditu; halaber, horietan guztietan datu-babesari buruzko araudian jasotako indarreko berme juridikoak bete behar dira. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren informazio-sistema etengabe dago aplikatu beharreko segurtasun-betekizunak, -printzipioak eta -neurriak egokitzeko prozesuan, bat etorriz Segurtasunaren Eskema Nazionalak nahiz aplikatu beharreko informazioaren segurtasun-araudiak ezarritakoarekin.
DBO: Datuak Babesteko Ordezkariaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta taldea Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).