Lege esparrua
Europako Parlamentuko 2013ko ekainaren 26ko eta sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari buruzko 2003ko azaroaren 17ko 2003/98/CE Zuzentaraua aldatzen duen 2013ko ekainaren 26ko Kontseiluaren 2023/37/EB Zuzentaraua.
2013/37/EB Zuzentarau hori estatu-ordenamendura egokitu da, uztailaren 9ko 18/2015 Legea gisa, sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea aldatuz. 18/2015 Legearen xedea da sektore publikoaren administrazioek eta erakundeek egindako edo babestutako dokumentuen berrerabileran aplikagarria den araubide juridikoaren oinarrizko erregulazioa egitea.
Bestalde, datu publiko irekiei dagokionez, beste arautegi batzuk daude: 19/2013 Estatuko Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzkoa, eta 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko gardentasunari buruzkoa. Lege horien xedea herritarren partaidetza sustatzea da, eta herritarrei baliabide publikoen jarduerari eta kudeaketari buruzko informazioa ematera bermatzen du, erantzukizuneko printzipioari jarraituz.
2020ko abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiaren 106/2020 FORU DEKRETUA onartu zen, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez erregulatzen baita nola gauzatu datuen irekiera Bizkaiko Foru Aldundiaren Open Data Bizkaia datu irekien atarian.