Edukinera joan

Baliabide-teknikoak

Dataseten katalogoaren atala da CKAN softwarea erabiltzen duena. Hori, Open Knowledge Foundation fundazioak egina da.

CKANen luzapenak instalatu dira:

  • dcat (lizentzia irekia): CKANi beste katalogo batzuen metadatuak erakusten eta kontsumitzen uzten dioten osagaiak ematen ditu, DCAT (Data Catalog Vocabulary) bidez serializatutako RDF dokumentuak erabiliz.
  • fluent (lizentzia irekia): Luzapen honek CKAN datuen, baliabideen eta erakundeen multzoetan hizkuntza anitzeko eremuak biltegiratzek oeta itzultzeko modua ematen du.
  • scheming (lizentzia irekia): Luzapen honek CKAN eskemak konfiguratzeko eta partekatzeko modua ematen du, JSON eskema-deskribapen bat erabiliz.
  • hierarchy (lizentzia irekia): Erakundeen hierarkia bat sortzeko funtzionalitatea.
  • basiccharts (lizentzia irekia): Aurrebistak irudikatzeko funtzionalitatea (taulak eta grafikoak).
  • switzerland (lizentzia irekia): Datasetentzat, taldeentzat eta erakundeentzat DCAT-AP eleanitzaren arabera eskemak sortzeko oinarria.
  • ldap (lizentzia irekia): Entitatearen LDAP korporatiboarekin konektatzeko funtzionaltasuna.
  • spatial (lizentzia irekia): Geolokalizazio-datuak biltegiratzea eta kudeatzea baimentzen duen luzapena.
  • geoview (lizentzia irekia): Dataset bateko informazio geolokalizatua bisualizatzea baimentzen duen funtzionaltasuna.
  • repeating (lizentzia irekia): Luzapen honek datu multzoetan, baliabideetan, erakundeetan eta CKAN taldeetan errepikatzen diren eremuak gordetzeko modua eskaintzen du.
  • zippreview (lizentzia irekia): Luzapen honek azken erabiltzaileak karpeta-egitura bisualki ikusteko aukera ematen du, benetako zip fitxategia deskargatu beharrik gabe.

Horrez gain, atariaren garatzaileek CKANen lau luzapen sortu dituzte beharrezko funtzionalitateak eransteko. Orokorra den bat, ckanext-bizkaiaOpenData, eta jasotako hizkuntza bakoitzeko bat: gaztelania, ckanext-bizkaiaOpenDataES, euskara, ckanext-bizkaiaOpenDataEUS, eta ingelesa, ckanext-bizkaiaOpenDataEN.

HOBETZEN LAGUN GAITZAZU

Asko lagunduko digu zuon iritzia jasotzeak.

Zure iritzia eman iezaguzu